Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Navaridas

Arabako hegoaldeko udalerria (Arabako Errioxa). Mugak: iparraldean, Leza; ekialdean, Guardia; mendebalean, Uriona, eta hegoaldean, Eltziego. Garaiera, 525 m. 9,05 km2 eta 219 biztanle (navaridastarrak). Mayor ibaiak igarotzen du udalerria iparralde hego-ekialde. Biztanleen euskara maila 1996an: 26 euskaldun, 21 ia euskaldun eta 174 erdaldun. XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (mahatsa, garagarra, garia, ardi azienda). Aipagarriak dira XV. mendeko eliza, San Joan Ortegako ermita (XVIII. m.), Santiago ermita gotikoa (XVI. m.) eta XVI-XVII. mendeetako etxe armarridunak.  v  Historia. 1366. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Navaridas, Guardia hiriaren mendeko herri gisa.