Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Myrdal, Karl Gunnar

Suediar ekonomialari, soziologo eta politikaria (Gustafs, 1898 - 1987). Garapenaren eta azpigarapenaren arazoez mundu osoan gehien zekien adituetako bat izan zen. 1974an Ekonomiako Nobel saria eman zioten. Haren obra batzuk: Monetary Equlibrium (1939), An American Dilemma: The Negro Problem and Modern Democracy (1944), Beyond the Welfare State (1960).