Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

muxumartin

iz. Zool. Zeidoen familiako itsas arraina, 50 cm inguru luzea (Zeus faber). Estua eta garaia izaten du gorputza, grisaxka kolorez, baina albo bakoitzaren erdian orban ilun biribil bat du. Hegalak berriz beltzaranak ditu. Mediterraneo itsasoan eta itsaso Atlantikoko ekialdean bizi da. Arrain txikiak jaten ditu. Sukaldaritzan oso aintzat hartua da.