Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mutageno

izond. Genet. Geneetan mutazioa eta aldakuntza sor dezaketen eragileez esaten da. Gene mutageno batzuek jatorri fisikoa dute (irrada ultramoreak, X izpiak, izpi katodikoak eta kosmikoak, neutroiak etab.), eta beste batzuek kimikoa (oxido nitrosoa, fenola, hidroxilamina, diazometanoa, akridinak etab.). Guztiek aldaketak sortzen dituzte zelulen DNAn, eta beraz eragina dute geneek eta kromosomek daramatzaten herentzia ezaugarrietan. Industria atomikoek jaulkitzen dituzten hondakinek mutazio bortitzak eragin ditzakete giza zeluletan, eta hondakin erradioaktibo horien suntsipena gizartea kezkatzen duen arazo nagusietako bat da.