Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

musketa 1

iz. Zool. Artiodaktiloen ordenako eta zerbidoen familiako hausnarkaria, muntiakaren neurritsukoa (Moschus moschiferus). Ez du adarrik ez malko-zorrorik. Goiko letaginak beherantz hazten zaizkio, eta arrarenak kanpora irteten dute. Atzeko hanken artean musketa kiratseko guruin zorro bat izaten du. Metro bete luze eta 50-60 cm garai izaten da; gaztaina kolore gorrixka du. Asiako erdi-ekialdean bizi da.