Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

musazeo

izond. Bot. Eszitamineoen ordenako izen bereko ordenako landare kotiledoi-bakarrez esaten da. Landare iraunkorrak dira. Benetako zurtoinik ez dute baina hostoen txorten bilkariak zurtoin itxura du. Lorea hermafrodita edo sexu bakarrekoa izan dezakete, fruitua berriz baia edo zorro egiturakoa. 150 bat landare mota biltzen ditu ordena honek, lurralde beroetakoak guztiak.