Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murdoch, Iris

(Jaiotza izenez, Jean O. Bayley). Irlandar eleberrigilea (Dublin, 1919 - 1999). Idatzi zituen lan gehienak eleberriak izan baziren ere, olerkiak eta antzerki lanak ere egin zituen. Eleberrien artean lan hauek dira azpimarragarri: Sare azpian (1954), Adiskideak eta maitaleak (1968), Brunoren ametsa (1969) eta Itsasoa, itsasoa (1978).