Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murail, Tristan

Frantses musikagilea (Havre, 1947). Parisko Kontserbatorioan Jeanne Loriod, Martenot eta Olivier Messiaen izan zituen irakasle. Serialismoaren puntillismotik urrun, bere lanak tarte txikien erabilpenean oinarritzen dira, eta gustu handia dute ahots kolore finen bilaketan: La Dérive des continents (1973, Kontinenteen jitoa) harizko orkestrarako; Les Courants de l'espace (1979, Espazioaren korronteak); Gondwana, 1980, orkestrarako; Désintégrations, (1983, Desintegrazioak) hamazazpi musika tresnetarako eta ordenagailuz sintetizatutako talde baterako. Hotsaren analisi espektraletik abiatzen den musika espektralaren ordezkari nagusitzat hartzen da. Parisko Kontserbatorioan irakasle izan da.