Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muniategi Astoreka, Sabin

Bizkaitar olerkaria (Arteaga-Gautegiz, 1912 - 1990). Gernikako Aita Agustindarren eskolan egin zituen ikasketak. Filipinetan zegoela hasi zen euskaraz idazten. Euzkerea, Euzkadi, Eguna, Tierra Vasca, Zeruko Argia, Olerti eta Goiz Argi agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Gerra aurretik Lauaxeta ezagutu zuen eta haren lagun egin zen. Gerran parte hartu zuen eta espetxean egon zen. Muniategirenak dira Goiz Aize (1935), Bidean gora (1970), eta Betiko alorrean olerki bildumak. 1990ean, Olerki guztiak izeneko bilduma argitaratu zioten. Unamunoren El Otro obraren itzulpena ere egin zuen Ni ez izenburupean, nahiz eta oraindik ez den argitara eman.