Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mugimendu

iz. Higidura. || Higikundea.  v  Mus. Musika lan nagusiak diren sonata, sinfonia, kontzertu, harizko kuarteto, suite, kantata, eta abarretako atal oso eta berezi bakoitza, aldia.  v  Kontrapuntuko edo harmoniako ildo horizontalari ere badagokio. Mugimendua zuzena da, bi ahotsak ildo berdinean mugitzen badira. Kontrakoa, kontrajarriz mugitzen badira ahotsak, bata gorantz eta bestea beherantz. Zeharrekoa, ahots bat geldirik badago eta bestea ez. Ahots baten mugimendua bateratua ere izan daiteke (segidazko mailen bitartez); eta berezia ere bai, (jauzien bitartez).  v  Geom. Espazioan, beren arteko distantzia aldatzen ez duen puntuen higidura.