Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mugabe, Robert

Zimbaweko politikaria (Kutama, 1925). Zimbabwe African National Union (ZANU) izeneko erakundearen agintari izan zen. 1980ko hauteskundeetan garaipena lortu ondoren Lehen Ministro izendatu zuten. 1985ean garaipena lortu zuen berriro ere. 1987. urteaz geroztik bere herrialdeko lehendakari da, behin eta berriz aukeratua izan ondoren.