Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mudra

iz. Indian errituetan, ikonografian, eta dantzan, erabiltzen diren keinu sinbolikoak. Artean gehien azaltzen direnak abhaya-mudra (“ez izan beldurrik”), dharmacakra-mudra (“legeari buruzko hitzaldia”) eta dhyana-mudra (“meditazioa”) dira. Hinduismoa eta budismoa Indiatik kanpoko beste herrialdetara zabaltzearekin batera hedatu zen mudraren erabilpena, Asia hego ekialdean eta Tibeten batik bat.