Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mozolo

iz. Gau hegazti harraparia, hontzaren itxurakoa (Athene noctua). || Ergela, tentela, geldoa.  v  Mozolo txikia (Asio otus). 36 cm inguru luze, belarrietako luma-motots luzeak eta begi biribil urre kolorekoak dituena. Gorputzaren gaineko aldea gaztaina koloreko orban-txuria izaten du. Europa guztian, Asiako erdialdean, Afrikako ipar muturrean eta Ipar Amerikan bizi da. Gauez irteten da saguak eta antzeko ugaztun txikiak harrapatzera.  v  Mozolo hontza (Athene noctua). Gehienez 22 cm luzea, buru zapala, begi-nini beltzak eta ingurua oso horia duena. Gorputzaren gaineko aldea gaztaina koloreko orban eta zerrenda zurikoa du, azpikoa aldiz zurixka eta orban arreak dituena. Europan, Asiako erdialdean eta Afrikako iparraldean bizi da. Egunez ere ikusi ohi da fruitu arboletan eta argi harietan. Saguak, txoriak, narrastiak eta intsektuak jaten ditu.