Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mozart, Leopold

Austriar musikagilea, biolinista eta irakaslea (Augsburgo, 1719 - Salzburgo, 1787). Wolfgang Amadeusen aita. Ikasbide bat idatzi zuen biolinerako. Biolinista izan zen Salzburgoko printze-artzapezpikuaren gortean. 1757an gorteko musikagile izendatu zuten eta 1762an kapera maisuaren ordeko. Kontzertuak idatzi zituen musika tresnetarako, sinfoniak, etab. 1763. urtetik aurrera Europa guztian antolatu zituen kontzertu emanaldiak bi seme-alaben dohain miragarriak erakusteko.