Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mowlam, Marjorie

Britainiar politikaria (1950). Politikan 1969an hasi zen lanean, Britainia Handiko alderdi laboristako kide egin zenean. Ikasketak Coundon Court Comprehensive School-en, Durhameko Unibertsitatean, eta Iowako Unibertsitatean egin zituen. Ikasketak amaitu eta berehala, hainbat lan egin zituen unibertsitatean. Hogei urte zituela sartu zen alderdi laboristan. 1990eko hamarraldia arte ez zen ezaguna izan, Ipar Irlandarako estatuko idazkari izendatu zuten arte alegia. Kargu hark garrantzi handia zuen une horretako egoera politikoa zela-eta. 1987an leku bat lortu zuen britainiar legebiltzarrean alderdi laboristaren aldetik. Komunen ganberako gai publikoetako batzordeko kide izan zen, eta Langileen eta Garraiolarien Batasun orokorreko kide. 1995ean alderdiko Batzorde betearazleko ordezkari hautatu zuten eta postu bat izan zuen Gazteen Batzordean. Antisorgailuen erabileraren alde egin zuen.