Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mottelson, Ben Roy

Estatu Batuetan jaiotako daniar fisikaria (1926). 1975ean Fisikako Nobel saria hartu zuen, Rainwater-ekin eta A. Bohr-ekin batera. Bohr-ekin batera atomoaren nukleoaren eredu bateratua aurkitu zuen eta nukleo batzuen forma ez-simetrikoei buruzko teoria bat eman zuen.