Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Motos Izeta, Teresa

Belar-hockeyko jokalari gipuzkoarra (Donostia, 1963). 20 urtez aritu da Real Sociedad belar-hockeyko taldean. Hainbat Liga eta Kopa txapelketa irabazteaz gain, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan (1992) urrezko domina eskuratu zuen Espainiako selekzioarekin, Maider Telleria eta Nagore Gabellanes jokalari euskaldunekin batera. 172 alditan jokatu du nazioarteko lehiaketetan Espainiako selekzioarekin. Bi Olinpiar Jokotan jokatzeko aukera izan du Motosek: Bartzelonan eta Atlantan. Realarekin lortu dituen tituluen artean aipagarriak dira eskuratu dituen bost Liga txapelketa, Erregina Kopa bat, Europako Txapelketa bat eta aretoko hockeyko beste bi txapelketa. Euskal belar-hockeyak eman duen kirolaririk hoberenetakoa da.