Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mosterín, Jesús

Bizkaitar filosofoa (Bilbo, 1941). Madrilgo Unibertsitatean filosofia ikasi zuen eta Bartzelonako Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa. Azken unibertsitate horretan logika irakaslea da gaur egun, eta Logika, Zientziaren Filosofia eta Zientziaren Historia saileko zuzendari. Alor horretan espezializatu zen Hans Hermes logikoarekin Münster-eko Unibertsitatean. Racionalidad y acción humana (1971, Arrazionaltasuna eta gizakiaren ekintza) lana, Espainian alor horretan egiten den lehenengoa da. 1981ean La ortografía fenoménica del español (Gaztelaniaren ortografia fenomenikoa) argitaratu zuen: lan berritzailea da eta bertan erabilera fonetikoaren araberako zeinu ortografikoen transkripzioa proposatzen du. Beste lan batzuk dira: Lógica de primer orden (1970, Lehen mailako ordena), Teoría axiomática de conjuntos (1971, Multzoen teoria axiomatikoa), Grandes temas de la filosofía actual (1984, Gai handiak gaur egungo filosofian). Bestalde, Filosofiaren Historia lan baten zuzendaria da.