Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morse, Samuel Finley Breese

Estatu Batuetako asmalaria (Charlestown, 1791 - New York, 1872). Pintura lanak egin zituen hasieran (“National Academy of Design” izenekoa sortu zuen). Ampère-k egindako aurkikuntzak ikusita telegrafo elektrikoa egitea bururatu zitzaion. Ideia hori bete egin zuen 1834an, baina garaiko agintariek ez zioten merezi zuen garrantzirik eman. Bere izena daraman puntu eta lerroetan oinarritutako telegrafia sistema ere asmatu zuen.