Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morbihan

Frantziako mendebaleko departamendua [56], Bretainia hegoaldean. 619.000 biztanle. Hiriburua, Vannes. Mendixkek eta garaiera gutxiko goi-ordokiek osatzen dute. Nekazaritza da Morbihan departamenduko ekonomiaren oinarrietako bat, laboreak batez ere. Abeltzaintza eta arrantza. Industrian aipagarriak dira ontziolak, siderurgia, kimika eta kontserba industria.