Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monod, Jacques

Frantses biologoa (Paris, 1910 - Cannes, 1976). Biologia molekularraren alorrean lan egin zuen. Entzimen biosintesi mekanismoa eta zelulen metabolismoa aztertu zituen. Haren Le hasard et la nécessité (1970, Zoria eta halabeharra) lanak arrakasta handia izan zuen mundu osoan. 1965ean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, F. Jacob eta A. Lwoff-ekin batera.