Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Molotov, Viatxeslav Mihailovitx

Sobietar Batasuna ohiko politikaria (Kukarta, 1890 - Mosku, 1986). Stalinen jarraitzaile zen, eta parte hartu zuen 1917ko iraultzan. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako idazkari izan zen Lenin hil arte, eta ondoren Stalinek hartu zuen haren lekua. Ministro kontseiluko lehendakari izan zen 1930etik 1941 arte eta kanpo arazoetarako ministro 1953tik 1956ra. Jrustxov-en kontrakoa, 1957an alderdiaren kontra aritzeaz akusatu zuten eta Mongoliara bidali zuten enbaxadore. Alderdiak onartu egin zuen berriro 1984an.  v  Molotov koktela. Botila su emailea, isurkari sukoi batez betea eta ahoa oihal edo metxa batez itxia duena. Metxari su eman eta botila jaurtitzen denean, hautsi, eta su hartzen du isurkariak.