Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mokoroa Arbilla, Eduardo Justo

Gipuzkoar organista, zuzendaria eta musikagilea (Tolosa, 1867 - Tolosa, 1959). Bere sorterriko abesbatzako eta Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen eta arrakasta handia izan zuen lehenarekin. Musika irakasle eta organista izan zen, eta zuzendari eta musikagile eskola garrantzitsua sortu zuen. Organo, orkestra, banda eta abesbatzentzat ehun obra baino gehiago ondu zituen. Tolosako Seme Kuttun izendatu zuten 1942an. Horien artean nagusiak: Egun sentiya, Judica Domine, Gona gorria, Sorgiñ dantza eta Euzkeraren eriotza. Harena da, halaber, Sudun opera.