Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mokolodi

iz. Zool. Paseriformeen ordenako frinjilidoen familiako txori handi samarra (Coccothraustes coccothraustes). Moko lodia eta punta-beltza du. 18 cm inguru luze izaten da. Itxura sendoko gorputza du, gaztaina kolorekoa, baina azpiko aldea arrosa du, eta moko azpia beltza; hegoak ere beltzak ditu, zerrenda zuri banarekin. Europako eta Asiako erdialdeetan bizi da. Belar eta labore haziak jaten ditu.