Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mofeta

iz. Zool. Mustelidoen familiako animalia haragijale zuri-beltza, Ipar Amerikan bizi dena (Menphitis menphitis). Ile gehiena beltza eta distiratsua du, eta bizkarraren alde banatara bi zerrenda zuri ditu, lepotik isatseraino. Gauez ibiltzen da janari bila. Animalia txikiak eta fruituak jaten ditu batez ere. Isurtzen duen gai kirastunaren bidez babesten du bere burua etsaietatik. Kanadan, Estatu Batuetan eta Mexikon bizi da. Mofetaren larrua oso aintzat hartua da.