Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mobutu Sese Seko, Joseph-Désiré

Zairetar militarra eta politikaria (Lisala, 1930 - Rabat, Maroko, 1997). Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente 1965etik hil zen arte. Bere agintaldiaren azken urteetan oposizio gero eta gogorragoa zuelarik, zibilak sartu behar izan zituen administrazioan eta gobernuan, eta alderdi askoko hauteskundeak deitu zituen 1990ean, baina aginpidean geratu zen. Minbiziak jota, 1996an Suitzara joan zen, eta bitartean oposizioa beraren kontra bildu zen Laurent-Desiré Kabilaren buruzagitzapean. Mobutu saiatu zen Kabilarekin akordioren batera iristen, baina azkenean uko egin behar zion aginteari eta Marokora erbesteratu zen (1997), hil baino lehentxeago.