Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mnouchkine, Ariane

Frantses antzerki eta zinema zuzendaria (Boulogne-sur-Seine, 1939). Théâtre du Soleil taldeko kide izan zen. Talde horretako buru zela, historia tradizionala eta ikuslearekin harreman berria bilatzen duten lanak osatu zituen: Arnold Wesker-en La Cuisine (1967, 1789, 1970, 1793, 1972, Sukaldea); L'Âge d'or (1975, Urrezko aldia). 1980ko hamarraldian ekialdeko tradizioetara jo zuen. Zineman Molière ou la Vie d'un honnête homme (1977, Molière edo gizon zintzo baten bizitza) lana egin zuen. Desberdintasun sozialen biktima direnen, artista esetsien eta politika kulturalen arriskuan daduen taldeen alde lan egin du batez ere.