Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mixankas

Beranturiko udalerriko herrigunea, Rojo ibaiaren ezkerraldean (Añana). 48 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xvi. mendea baino lehen galdu zen. Aipagarria da Ama Birjinaren Jasokunde eliza barrokoa. Eneolito Aroko aztarnategi garrantzitsua da Rojo ibaiaren eskuinaldean.