Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mita, Luigi Ciriaco de

Italiar politikaria (Fusco, Avellino, 1928). 1984an Demokrazia Kristauko idazkari nagusi hautatu zuten. Kargu horretatik alderdiaren barne bizitza dekadentea berrantolatu zuen eta lankidetza gobernuak sustatu zituen errepublikazale liberalekin, sozialdemokratekin eta sozialistekin. Formula horri esker lortu zuen Bettino Craxi-k gobernu buru izatea, alderdi txiki bateko ordezkaria izan arren. 1987an krisia zabaldu zen gobernu plataforman, eta behin-behineko irtenbide gisa, Giovanni Gori ekonomista izendatu zuten gobernuburu, harik eta hurrengo urtean kargurako Mita izendatu zuten arte. 1989an Forlanik ordezkatu zuen alderdiko idazkari gisa, eta gobernua uztea erabaki zuen. Orduan, alderdiko lehendakari izendatu zuten, baina 1990eko otsailean eman zuen dimisioa, urte bereko azaroan berriro onartzeko.