Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mississippi

Estatu Batuetako ibaia (3.778 km). Ipar Amerikako ibai nagusia da. Itasca aintziran sortu eta Mexikoko golkoan (New Orleans) itsasoratzen da, delta handi bat (32.000 km2koa) osatzen duela bertan. Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Estatu Batuak. Oso ibai bihurgunetsua da eta meandro ugari ditu. Adar garrantzizkoak jasotzen ditu: Ohio, Arkansas, Red eta Missouri; azkena da guztien artetik garrantzizkoena. Mississipi ibaiaren arroak (3.250.000 km2), Mendi Harritsuen eta Appalache mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko zabaldi handia hartzen du. Minneapolis, Saint Louis, Memphis eta New Orleans dira ibai ertzeko hiri handienak.