Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mirbeau, Octave

Frantses idazlea (Trévières, 1848 - Paris, 1917). Kazetaria zen lanbidez, eta idazki politikoetan erabiltzen zuen gogortasunagatik egin zen ezagun. Haren eleberrietan naturalismoan oinarritutako gizartearen kritika ageri da. Olerkiak eta antzerkilanak ere idatzi zituen; haietako batzuk eskandalugarriak izan ziren bere garaian. Lan aipagarrienak: Le journal d’une femme de chambre (1900, Neskame baten egunkaria), eleberria; Les affaires sont les affaires (1903, Negozioak negozioak dira), komedia.