Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miranda, Francisco

Venezuelako iraultzailea (Caracas, 1750 - San Fernando, 1816). Estatu Batuen burujabetasunaren eta Frantziako iraultzaren alde borrokatu zen. Masoia zen, eta Europara jo eta bertako logien laguntza bilatu zuen Hego Amerikako iraultza antolatzeko. 1808an, Parisen Amerikako Kontseilu Goreneko logia eta Londresen El Colombiano aldizkaria sortu zituen. 1810ean Espainiaren iraultza hasi zenean, Venezuelara itzuli zen, Bolívar-ekin. Valencian garaipena lortu zuen, eta diktadore izendatu zuten 1812an. Espainiarren osteei aurre egin ezinik, amore eman zuen. Espainian hil zen, San Fernandoko presondegian. Simón Bolívar-ek gauzatu zuen Mirandak hasitako askapen mugimendua.