Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minton, Yvonne

Australiar opera abeslaria, mezzosopranoa (Sydney, 1938). Sydney-n egin ondoren kantuko ikasketak, Londresa joan zen. 1961ean Kathleen-Ferrier saria (Herbehereak) irabazi zuen. Urte horretan bertan Londresko Covent Garden-en egin zuen debuta Mussorgski-ren Boris Goudunov lanean. 1965ean antzoki horretan bertan Pietro Mascagni-ren Cavalleria rusticana laneko emakumezko protagonista papera egin zuen. Londresko antzoki horretan hainbat lanetan parte hartu du, Gluck, Mozart, Wagner eta Debussy-ren lanekin batez ere. Horrez gainera, munduko antzoki nagusietan aritu da, New York, Bayreuth, Salzburgon eta Parisen. Bere errepertorioa opera barrokotik hasi (Henry Purcell) eta XX. mendeko musika arte iristen da. Michael Tippett-en opera baten sorreran parte hartu zuen 1970ean, The Knot Garden hain zuzen, eta 1979an, Parisko Operan, Alban Berg-en Lulu lanaren bertsio osoa egin zuen Pierre Boulez-en zuzendaritzapean. Operaz gainera, berdin-berdin kantatu ditu Maurice Ravel eta Arnold Schönberg, edota Pierre Boulez-en lanak.