Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minimal art

Amerikako margolaritza eta eskultura higikundea, 1960. urte inguruan New York-en sortu zena. Espresionismo abstraktuaren subjektibotasunaren eta erromantizismoaren aurka sortu zen, eta artearen izaera anonimoa azpimarratzen zuen, sarritan forma erraldoi, geometriko eta kolore soilez, obraz kanpoko erreferentziak deuseztatzeko asmoz. Arte higikunde honetako eskulturari dagokionez, Carl Andre, Donald Judd, eta Tony Smith izan ziren artista nagusiak, eta margolariak berriz Ellsworth Kelly, Kenneth Noland eta Frank Stella.