Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ming

Txinako dinastia. Aginpidean egon zen 1368tik 1644ra bitartean. Zhu Yuan-Zhang izeneko nekazariak sortu zuen. Dinastia hori aginpidean egon zen garaian aurrerabide handia egin zuen Txinak, ekonomian, merkataritzan eta kulturan, batez ere.