Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Milá y Fontanals, Manuel

Kataluniar jakintsu eta ikertzailea (Villafranca del Penedés, 1818 - Villafranca del Penedés, 1884). El Vapor (1836) aldizkarian hasi zen idazten. Menéndez Pelayoren irakasle eta “Renaixença” higikundearen kide izan zen. 1859an Bartzelonako Lore Jokoen lehendakari izan zen. Kataluniako literaturari buruzko zenbait lan argitaratu zituen. Hil zenean Menéndez Pelayori utzi zizkion bere lanak, eta hark eraman zuen aurrera Obras Completas (1886-96) lanaren argitalpena. Haren lan aipagarri batzuk: Observaciones sobre la poesía popular (1853), Romancerillo popular catalán (1882), De los trovadores de España (1861) eta De la poesía heroico-popular castellana (1874).