Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mifune, Toshiro

Japoniar zinema antzezlea (Jingdao, 1920 - Tokio, Japonia, 1997). Txinan jaio eta hazi zen; hogeita sei urte zituela itzuli zen bere gurasoen herrira, eta berehala kontratatu zuten zineman aritzeko. Kurosawaren film handi gehienetako protagonista izan da. Gogoangarria da Rashomon (1950) filmean nola moldatzen duen Tajonaru gaizkilearen irudia. Hauek ditu azken lanetan aipagarrienak: Ohorezko bidaia eta Otsoaren itzala (1992); Fukai kawa eta Konpromisoaren argazkia (1995).