Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Metzinger, Jean

Frantses margolari eta idazlea (Nantes, 1883 - Paris, 1956). 1908tik aurrera, Picassorekin eta Braquerekin zituen harremanetan oinarriturik, kubismoaren bidetik abiatu zen, eta higikunde horren teoriko bikainetakoa izan zen (Du cubisme1912). Haren lanen ezaugarria teknikaren perfekzioa da. Errealismora itzultzeko ahalegina nabaritzen da Metzinger-en lanetan 1921etik aurrera. Lan aipagarrienak: Femme, face-profil (1917), The Dancer, La Femme à la guitare.