Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Metastasio, Pietro

Italiar libreto egilea eta olerkaria (Erroma, 1698 - Viena, 1782). Jatorrizko izena Pietro Armando Dominico Trapassi zuen. Opera serioaren libretogilerik famatuena izan zen Europan XVIII. mendean. Hamalau urte zituela Giustino tragedia idatzi zuen Senekaren erara eta 1717rako bertso liburu bat argitaratu zuen. 1718. urtean Accademia dell’Arcadia izenekoan sartu zen eta 1719. urtean Napolira joan zen eta ezaguna egin zen aristokrazian ezkontzetarako idatzi zituen olerkiei esker. Vienako gorteak 1730ean bertako olerkari ofizial izendatu zuen, eta han gelditu zen hil arte. Idatzi zituen lanen artean aipagarri dira melodrama eta libreto asko La clemenza di Tito (1734,Titoren bihozberatasuna) horien artean, Mozarten musika duena eta Attilio Regolo (1740) besteak beste. Oratorioen artean aipagarria da Jesu Kristoren Pasioa (1730). Musikagile askok erabili zituzten Metastasioren testuak, Galuppi, Gluck, Haendel, Hasse (libreto guztiak), Jommelli, Kozeluh, Mercadante, Meyerbeer, Mozart, Paisiello, Piccini eta Spontinik, besteak beste.