Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metadona, klorhidrato

Kim. Opiotik ateratzen den sintesizko narkotikoa (dl–6–dimetilamino–4,4–difenil–3–heptanona klorhidratoa). Kristalak eratzen ditu, zapore mikatzekoa, usainik gabea, 232 °C–tan urtzen dena, uretan, alkoholean eta kloroformoan urgarria da. 1946tik erabili da analgesiko gisa, eta, gaur egun, heroinaren mende daudenengan, heroinaren ordezkotzat, ez baitu haren kaltea eragiten, nahiz eta maila bateko mendekotasuna ere sortzen duen (heroinarena baino txikiagoa, betiere).