Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Merlin

Mit. Bretainiako elezaharretako azti eta profeta, deabruaren semea eta Arturo erregearen maisua. Arturo erregearen gortean bizi izan zen, eta mahai biribila egiteko kontseilua eman zion hari. Viviana sorginaz maitemindurik zegoen. Hilobi sorgindu batean sartu zuen Vivianak engainu baten bidez. Zaldun liburu askotan agertzen da, Arturoren zikloan bereziki.