Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mensuro Hernández, José

«Mensu» Madrilen jaio zen pintore gipuzkoarra (Madril, 1935). Donostiako Arte Ederretako eskolan egin zituen margolaritza ikasketak. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herrian, Espainian eta Estatu Batuetan zehar. Titulu nagusiak: Ituren, Reflejos, Lanchas en la ría, La corniche, Orio, Barcos, Maternidad, Sendero en el bosque, Puesta de sol eta Contraluz en Hondarribi.