Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendoza

Arabako udalerri ohia, egun Gasteizko hiriaren barne dagoena (Arabako Lautada). 119 biztanle. Auzoak: Estarrona eta Mendoza. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xviii. mendearen bukaeran galdu zen. Aipagarri dira XIII. mendeko Mendozatarren gaztelua eta Erdi Aroan eraikiriko San Esteban eliza (XVI, XVIII eta XIX. mendearen hasieran zaharberritua).  v  Gamiz-Fikako udalerriko auzoa (Mungialdea, Bizkaia). 81 biztanle. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 100.