Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menditte, Justin de

Zuberotar idazlea (Mendikota, 1867 - Atharratze, 1922). Eskualzaleen Biltzarreko kidea eta Euskaltzain urgazlea izan zen. Zubereraz idatziriko kristau dotrina bat egin zuen Atharratzeko apaiza zen Uhartekin batera. Harena da, halaber, Uskaldunak Ibañetan pastorala (Clement d´Andurainekin batera idatzia, 1906).