Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendioroz, Juanjo

Gipuzkoar gastronomo eta publizista (Donostia, 1946). Sukaldaritzan aditua da. Radio San Sebastián (SER) irratian gastronomiaren inguruko saio bat zuzendu eta aurkezten du. Hamar urtean 1500 elkarrizketa egin dizkie hainbat sukaldari eta gastronomori. 1997an Los 40 grandes Maestros de Nuestra Cocina izeneko liburua kaleratu zuen.