Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mena, Juan de

Andaluziar idazlea (Kordoba, 1411 - Torrelaguna, 1456). Erlijio gizona edo militarra izan gabe idazle izan zen Espainiako lehen idazle ezaguna da. Klasikoak irakurri eta itzuli, eta maitasunezko eta alegoriazko olerkiak idatzi zituen. Menaren lan aipagarrienak ondoko hauek dira: prosaz, Homero Romançado; itzulpenak: Iliadaren zati bat, Comentario a La Coronación (1438); poesia: La coronación del marqués de Santillana, Claro-escuro, El laberinto de la fortuna edo Las trescientas (1444an bukatua). Azken lan horrek Erdi Aroaren eta Berpizkundearen arteko muga markatzen du gaztelaniazko literaturan.