Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

megaroi

iz. Arkit. Greziako eta Ekialde Hurbileko jauregietako gela handia. Hiru parte nagusi ditu: atari zabala, zutabeek eutsia, sarrera-gelatxo bat eta egongela handia, erdian sutondoa zuena. Megaroian egiten ziren harrerak, familiako bilerak etab. Mizenasko jauregi guztietan eta etxe askotan aurkitu da. Jatorriz Egeo inguruko eraikuntza egitura dela diote adituek.