Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Medina-Sidoniako dukea

(Jaiotza izenez Alonso Pérez de Guzmán). Espainiar politikaria (Sanlucar, 1550 - Sanlucar, 1619). Andaluziako kostaldeko kapitain jenerala izan zen. Alvaro de Bazán hil zenean Filipe II.ak “Armada Invencible” (Ontzidi Garaitezina) deituaren aginpidea eman zion, baina porrot izugarria izan zuen ingelesen kontrako borrokan.