Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mead, Margaret

Estatu Batuetako antropologoa (Filadelfia, 1901 - New York, 1978). Ospe handia lortu zuen haur hezkuntzari, nortasunari eta kulturari buruzko azterketengatik. Franz Boas-en eta Ruth Benedict-en ikasle izan zen. Lehen ikerketa lanak Ozeaniako biztanleen artean egin zituen. Gizarte primitiboen ezagutzan oinarriturik, gaur egungo Estatu Batuetako gizarteari buruzko ikerketak ere egin zituen. 1954tik aurrera Columbiako unibertsitateko antropologia irakasle izan zen. Hauek dira Margaret Mead-en aipagarrienak: Coming of Age in Samoa (1928, Adin nagusitasuna Samoan), Sex and Temperament in the Three Primitive Societies (1935, Sexua eta izaera hiru gizarte primitibotan), Male and Female (1949, Arra eta emea).