Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mauss, Marcel

Frantses soziologoa eta etnologoa (Épinal, 1872 - Paris, 1950), Durkheim-en ikasle izana. Erlijioen historia ikertu zuen gehienbat, baina etnologia eta soziologia azterketak ere egin zituen. 1926an Etnologia Institutua sortu zuen Parisen P. Rivet-ekin batera eta bertako zuzendari izan zen. Institutu horrek eragin handia izan du Frantziako etnologoen artean, Lévi-Strauss, J. Soustelle, Marcel Griaule eta Michel Leirisengan, batez ere. L’Année Sociologique aldizkariaren zuzendari izan zen. Idatzi zituen lanen artean aipatzekoak dira: Mélanges d’historie des religions (1909, H. Hubert-ekin batera idatzia), Essai sur le don (1925) eta Manuel d’ethnographie (1947).